Mortara eta euskara

Erabiltzailearen aurpegia Esteban Irusta Mallea 2024ko abe. 15a, 00:00

Mortararen biografia berezitik, Oñatiko Laterandarren komentuari eta euskarari dagokiona bakarrik azalduko dut.

Komentu berri bat sortzeko asmoz, Espainian zehar ibili zen beste kanoniko italiar batzuekin, eta, azkenean, Oñatik bete zituen guztien ametsak. Horrela sortu zen bertako komentua, 1884an. 

Hizkuntzetarako gaitasun aparta zuen –bederatzi gutxienez hitz egiten zituen–, eta, Euskal Herrira etorri berria, lau hilabetera hitzaldiak euskaraz egiten zituen. Hernaniko Euskal Jaietan parte hartu zuen eta euskararen aldeko goraipamen sutsuek harrituta utzi zituzten entzuleak. Orduko Euskal-Erria aldizkarian hainbat urtetan azaldu zuen euskararekiko miresmena, baita azpimarratu ere bere goi-mailako edertasuna. Bere idatziak deigarriak ziren, eta horietako bati buruz Vicente Monzonek, Telesforo politikari eta idazlearen aitak, honela esaten dio eskutitz batean: "Zu euskaldun asko baino euskaldunagoa zara. Zure artikulua aztertu eta ikasi beharko litzateke. Nik urrezko letratan idatzi eta etxez etxe banatuko nuke". 

Eguberri on!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak