Oñati, turistiko

Erabiltzailearen aurpegia Esteban Irusta Mallea 2024ko mar. 23a, 00:00

Herritar asko joan den urtean harritu egin ziren jakin zutenean Nazio Batuen Turismoaren Mundu Erakundeak Oñati izendatu zuela munduko herri turistiko hoberenen artean.

Milaka herri daude munduan buru-belarri turismora murgilduta bizi direnak. Eta agintarien aldetik hasita herritarren lanbide bakarra turismoa izanik, beren zerbitzu hoberenak helburu horretara bideratuta dituztenak. Baina denok dakigu ez dela hori Oñatiren kasua. Alderantziz, herri turistiko ordez, herri industriala dela esan beharko genuke. Izan ere, biztanleak eta dituen enpresak kontuan hartuz, herri industrialen artean sartu daiteke, zalantzarik gabe.

Baina, beste aldetik, ez da zentzugabekeria ere horrelako albistea komunikabideetan agertzea, Oñatik dauzkan baliabide naturalak eta bere historia bereziari lotuta dituen monumentu oroigarriak kontuan hartzen badira. Erdigune paregabeari hedadura zabalean dauzkan toki zoragarriak gehituta, herri turistiko izateko baldintza guztiak dauzka.

Baina, herri turistikoa izan edo ez izan, astindu estetiko batek asko hobetuko lituzke dauzkan edertasunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak