Horietako bat da Olapotoko basoa. Eremu txikia izan arren, bertara joaten zarenean, baso handi baten sentitzen diren pertzepzio berberak edo antzekoak izateko aukera ematen du. Alde horretatik begiratuta, azkenaldian egin diren lanek ez dute lagundu.
Martxoko Kontzejupetik-en Oñatiko naturazale talde batek bere desadostasuna azaldu zuen. Badirudi baso eta hiri-parkeen arteko ideiak nahastu egin zirela. Dena den, hau ez da prentsan, hedabideetan, agertutako kasu bakarra. Urrutira joan gabe, inguruko herrietan egin diren zuhaitz mozketa batzuk ere ez dira denen gustukoak izan. Beste aldetik, errepide askotan zuhaitz mozketa deigarriak egiten dituzte, dirudienez, ustezko arriskuak saihesteko. Garai baten, alderantziz, errepideen ertzetan eta baserri ondoan zuhaitzak landatzen zituzten, besteak beste, haize bortitzetatik eta udako bero itogarritik babesteko.
Kontrako jarrera biek euren arrazoiak izango dituzte, baina badirudi orain zuhaitzak galtzaile izaten ari direla.