Komunikabideetan egunero agertzen dira alderdi politikoen eta eragile desberdinen arteko ohiko ika-mika antzuak. Denok, edo gehienok, harritu gaituen, epaileak ostalaritzari buruz hartutako erabakia izan da. Eusko Jaurlaritzak eta epidemiologoek, batez ere, beren haserrea azaldu dute. Ez dute ulertzen epaileek zientzialarien eginkizunean hanka sartze hau egitea.
Eztabaida hauen artean arduratuta gaude, baina amesgaiztoko tunel luze eta ilun honetatik aterako gaituen txertoaren zain gaude.