Ametsa

Erabiltzailearen aurpegia Esteban Irusta Mallea 2019ko abe. 15a, 00:00

Gure zerebroa, gau eta egun, etengabe, lanean ari da, eta, ondorioz, ametsak ere gauez eta egunez izaten ditugu.

Gauez lotan ditugun gehienak fantasia handikoak izaten dira, errealitateaz ezer gutxi dutenak. Egunezkoak, berriz, iratzarriz ditugunak, baliagarriak izaten dira, sarritan. Gizon eta emakume ameslariak izan dira monumentu arkitektoniko zoragarri, margolan ikusgarri, musika zoragarri eta idazlan miresgarrienak egin dituztenak.

Gizaki ameslarien lanei, naturak oparitzen dizkigunak gehitu behar zaizkie. Eta Oñati dago horien artean. Bere edertasuna herria bisitatzen dutenek behin eta berriz adierazten dute. Baina beti gelditzen da hobetzeko posibilitatea, eta batek baino gehiagok amestu du herri barruan dagoen enpresa bat kanporatuz gero zenbat irabaz zezaketen herriko alde horrek eta bere inguruak, nahiz eta, kasu honetan, zailtasunak ere ez izan nolanahikoak. Amestea libre da, eta, sarritan, ametsak ere egia bihurtzen dira. Gaur ezina dirudiena bihar posible izan daiteke. Esaldiak hala dio: Ezina ekinez egina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak