Harrotasuna

Erabiltzailearen aurpegia Esteban Irusta Mallea 2019ko api. 14a, 00:00

Harro egoteko arrazoirik ez dugu sarri izaten. Beharbada, inoiz ez. Hitz hau erabiltzean bereizi behar da nori edo zeri buruz ari garen. Pertsona harroak ez dira inoren gustukoak izaten.

Baina bere zentzu hoberenean erabilita, gai mota eta ingurunea kontuan hartuz gero, ez da eragozpenik izaten edozein harrotasun onartzeko. Badu bere parte oso positiboa. Gaitasun, ezaugarri horri esker, pertsonok, herritarrok ahalegintzen gara geure bizitza, geure herriak hobetzen.

Sentimendu horrek, besteak beste, laguntzen du gizartearen aurrerabidean. Baina, zoritxarrez, harrotasun hori ezin dugu ageri gai guztietan. Eta horietako bat, oso garrantzitsua, euskararen erabilera da. Herri gutxi izango dira euskararen erabileraz harro sentituko direnak. Denok ezagutzen ditugu dauden zailtasunak, oztopoak. Baina geure eskuetan dauden bideak ez ditugu erabiltzen. Bere neurriko herrien artean, Oñati izan daiteke salbuespena. Nahiz eta kanpotarrak ugaritzen ari diren, euskararen erabilera nahiko ondo mantentzen dela esan daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak