Euskaldunak ez gara atzean gelditzen, eta gero eta kirolari eta kirolzale gehiago daude. Kirolaren helburu nagusia disfrutatzea, ondo pasatzea eta herrien arteko kidetasuna sortzea da.
Baina gaur egun, profesional mailan, futbolean, batez ere, diruaren negozioa da nagusi. Eta talde bateko eta besteko zaleak hurbildu eta adiskidetu beharrean, urrundu eta etsaitu egiten ditu. Futbola eredu txar bat izaten ari da.
Giro txar hau hobetzeko ez dute askorik laguntzen komunikabide batzuek. Alderantziz, badira, tamalez, futbola edo beste edozein gai aitzakia hartuz, herritarren arteko probintziakeriak areagotzen ari direnak, harrigarria gertatzen bada ere, XXI. mendean.