Drogen menpe dauden gazte asko bere eskuetatik pasatzen dira, eta bere hitzak kontuan hartzekoak dira, zalantzarik gabe. Bere esanetan, hedatua dago drogen kontsumoa, eta gero eta gazteagoak dira nahasmen mentala duten pertsonen kopurua eta tratatu beharrean daudenak. Egoera erreala ezagutzea dela lehenengo pausoa eta gurasoen papera behar-beharrezkoa dela menpekotasuna gainditzeko. Baina salaketa larria egiten die gurasoei. Bere hitzetan, hauek ez dute errealitatea ezagutu nahi; begiak itxita segi nahi dute. Adibide bezala, inolako kontrol gabeko txokoak aipatzen ditu.
Gazte askok hor igarotzen dutela eguna gurasoen baimenarekin, baina hainbeste ordutan, zer egiten duten jakin gabe, eta jakin ere nahi ez dutela. Badirudi eroso gaudela egungo egoerarekin, eta prest gaudela drogen ondorioak onartzeko. Gizarteak ulertu behar du egoera iraultzeko beharra dagoela.