Durangoko zinegotziek onartu zuten Fray Juan de Zumarraga herriko seme ospetsuaren izena kentzea ikastetxe bati eta bera jaiotako kaleari.
Beste berria Oriol Junkeras, katalan politikariari buruz idatzitako artikulu baten esaten zena da: La violencia es consustancial a la fe. Fede mota asko daude, baina kasu honetan kristau fedeari buruz idatzi zuen kazetariak, zeren Oriol Junkeras, publikoki, kristau bezala agertzen da; eta hori da kazetariak kritikatzen diona.
Badirudi kasu biak erlijioarekiko arnasten ari garen pentsaeraren haize-boladaren ondorioa direla.
Zumarragaren biografia ezagutzen duenari zaila egin behar zaio horrelako erabakia onartzea. Inork baino lan gehiago egin zuen indigenen bizi-maila eta kulturaren alde eta espainiar kolonoen jokabidearen kontra.
Horregatik jasan zituen Espainia aldetik gezurrezko testigantzak.
Gaur ere bai?