Horregatik, lehenengo hamar urteetan ez zen hilketarik izan, baina, eztabaida asko izan ondoren, armak hartzea erabaki zuten. Balorazio eta iritzi desberdinak izango ditu ETAren ibilbideak, baina, orokorki, une honetan pozik hartu da bere bukaera.
Harrigarriki, bere poza azaldu ez dutenak Espainia aldeko agintari eta politikari asko izan dira. Bitartean, lege berezi asko egin dituzte herri honen aurka; eta Espainiaren aldeko kazetari askok gogor kritikatu dute euskal gizartea. Batzuek, oraindik ere, bide horretatik jarraitzen dute.
Beste aldetik, orain azaltzen ari diren neurrigabeko ustelkeriak ezkutuan gelditzen ziren. Alde horretatik begiratuta, batek baino gehiagok faltan igarriko du ETAren jarduera.