Ahaztutako Gernikak

Erabiltzailearen aurpegia Eider Najera 2024ko mai. 3a, 00:00

Martxoaren erdialdean egutegi persiarrak urte berria ospatu zuen, Newroz-a.

Automatikoki Halabjako sarraskia etorri zitzaidan gogora, eta baita Um Draigako bonbardaketa ere, otsailean izan baitzen bere 48. urteurrena. Ez da harritzekoa orain Palestinan gertatzen ari den genozidioa burutik pasatzea. Burutik pasatu baino gehiago, heldu eta barruan gelditzen zaizkit bertatik iristen zaizkidan irudiak, testigantzak eta izenak.

Hainbat Halabja eta Um Draiga daude munduan zehar sakabanatuak, eta hemendik gertu dago horietako bat. Hala ere, egunero jasotzen ditugun berri guztiekin izutu, nazkatu eta altxatu beharrean, minari eta sufrimenduari gure egunerokotasunean lekua egin diegula ematen du. 41ko gosea eta plazako bala markak atzean utzita, gerrak gugandik urrun daudelakoan. Urrun egon daitezke, baina ez dira desberdinak, ez dira arrotzak. Zertan dira desberdin hemengo bonbak eta gosea eta Rafahkoak? Neure buruari galdetzen diot ea posible den herri bat inoiz sendatzea bere hiltzaileak munduan zehar beretan jarraitzen duen bitartean. Denon barruan gelditu beharko lukeen zalantza da, agian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak