"Zaborren kudeaketa Aretxabaletan"

Erabiltzailearen aurpegia Esteban Herrasti 2012ko eka. 13a, 17:00

Zaborren kudeaketak eta iragarritako atez ateko bilketa sistemaren ezarpenak...

... eztabaida eta kezka piztu ditu aretxabaletarron artean. 

Atez ateko sistemari esker lortzen omen den birziklatze tasa da, antza denez, bilketa sistema honen alde egiteko azaltzen den argudio nagusia, non sailkapen portzentajea hain omen da handi, ez baituen birziklagarri ez den zaborrik eragiten. Gezurra izanik.

Adierazi behar dugu honen gainean duela dezente ezarri zela Aretxabaletan bosgarren edukiontzia (marroia, hondakin organikoentzat) eta, hortaz, herri honetako biztanleentzat indarrean badela, jada, atez atekoak ematen duen birziklatze portzentaje bertsuko sistema  ezarrita.

Eta esandakoari gaineratu, bilketa sistemak (bata zein bestea izan) eraginkorrak izateko irmotasunez eta gogo onez behar izaten direla jarri martxan –orain arte, Aretxabaletan ikusitakoez, bosgarren edukiontziarekin (marroia) egin ez dena.

Jakina da, bestalde, atez ateko sistema egungoa baino askoz garestiagoa dela, gainkostu hori Aretxabaletako familiek beharko dutela euren gain hartu eta zerbitzuaren kalitateari ez zaiola –egungoarekin konparaketa eginda– hobekuntzarik eskainiko.

Are gehiago, hondakinak kaleratzeko jarraitu beharreko ordutegi eta prozedurak arazo izango zaizkiela familiei (ordutegi jakinean eta ezarritako egunean atera beharko baitira etxean gaika bereizitako hondakinak; zenbait hondakin organikok –arrainak esaterako– eragozpenak eragin ditzake, eta abar); ondorioz, herritarrek bilketa sistema berria begi onez ez ikusteko arrazoirik badute. Ahaztu gabe etxebizitzen inguruetako estetika eta garbitasunean zintzilikailuek izango duten eragina.

Atez atekoaren aldekotasuna adierazteko, halaber, lanpostuak sortuko dituela esan ohi da eskuz egiten baita zintzilikailuetatik hondakinen bilketa. Egia dena da lanpostuak sor litezkeela ekimen ororekin, tasak nahiz zergak igota; nork eusten du, ordea, lanpostu berri hauen kostua?

Beraz, atez atekoak dituen eragozpenak balizko abantailekin alderatuz, guk edukiontzi bitarteko sistemaren alde egiten dugu. Jazarpenik gabeko sistema eta herritarrekin kontatuz eraginkorra dena. Birziklapena bai, konpostajea bai, baina arrazoizko bidetik.

--------------------

Esteban Herrasti, Jabier San Miguel, Mikel Uribetxebarria eta Galo Sanchez

(Aretxabaletako EAJ)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak