AHTak Lezetxikin egindako kalteak salatu ditu EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2023ko ots. 1a, 17:36

AHTak Lezetxikin egindako kalteak salatu ditu EH Bilduk, eta babes bereziko kultur-ondasuna dela ohartarazi du.

EH Bilduk azalpenak eskatu dizkie jada Jaurlaritzari eta Gobernu espainolari AHTren obrek Arrasateko Lezetxikin, Euskal Herriko kobazulo garrantzitsuenetariko batean, egindako kalteak direla eta, gaur bertan eskualdeko espeleologia talde batek argitara atera duenez.

EH Bilduren ekimenez, Raquel Sanchez Garraio ministroak Lezetxikin gertatutakoa argitu beharko du Kongresuan, Arrasateko tarte horretan AHTren obrak haren Ministerioaren menpeko sozietate publiko baten ardura direlako, ADIFena, hain zuzen ere.

Jaurlaritzari ere azalpenak eskatu dizkio koalizio independentistak, AHTren egitasmoak eragindako kalteen inguruan duen informazio guztia Legebiltzarrera bidaltzeko eta, batez ere, argitzeko ADIF burutzen ari den obrek Jaurlaritzak berak babestutako eremua kaltetu duten. Izan ere, EH Bilduk ohartarazi duenez, gaur espeleologoei esker ezagutu diren kalteak konponezinak izan daitezke, Lezetxikiko aztarnategiak eta haren inguruak gune arkeologiko garrantzitsu bat osatzen dutelako, Jaurlaritzak iaz Babes Bereziko kultura-ondasun izendatu zuena, dekretu bidez, gune arkeologikoaren kategoriarekin.

Lezetxikin Euskal Herriko giza-aztarna zaharrenak aurkitu ziren, gutxienez 164.000 urteko antzinatasuna dutenak, eta Jaurlaritzaren dekretuaren arabera, kobazuloa “aparteko balioa du; izan ere, Homo Heidelbergensis, Neandertal eta Sapiens modernoaren edo egungoaren hezur-hondarrak eman dituen aztarnategi bakarra da. Lezetxiki da, gainera, EAEn hedadura eta sakonera handiena duen aztarnategi paleolitikoa”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak