AIREAREN KALITATEA

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2020ko ots. 21a, 13:55

LEINTZ BAILARAN AIREAREN KALITATEA NEURTZEKO ESAKAERA EGIN DU EH BILDUK

Ezer  baino  lehen,  orain  dela 15  egun  Zaldibarren gertatutakoaren larritasuna azpimarratu nahi dugu.  Gertaeralarri  baten aurrean gaude: bi langileren bizitza aurretik eraman duena, arrisku handiko egoera sortu duena eta ingurumen hondamendia eta osasun alarmako egoera eragin duena. Egoera konplexuada eta  erantzukizunak oso larriak: behar  diren maila guztietan argitu beharko dira.

Leheniketa  behin,elkartasunaadierazinahidieguharrapatutajarraitzendutenbipertsonen familiei eta gertukoei.

Aurrekoa esanda, Osasun Sailak hilaren14an Zaldibarko zabortegiaren inguruko airean furano  eta dioxina kopuru altuak zeudela jakinarazteko egin zuen iragarkian jarri nahi dugu arreta.  Horren ondorioz, 5 kilometroko segurtasun eremua ezarri zuten eta prebentzio neurriak hartu zituzten.

Erakunde batzuek planteatu dute segurtasun-eremuak zabalagoa izan beharko lukeela, eta  20 km-ra zabaltzea proposatu dute.  Kontuan  izan behar dugu Zaldibarko zabortegia Arrasatetik 14 bat km-ra dagoela lerro zuzenean eta gure Udalerriarekiko iparralderantz. Kontuan  hartuta hemen nagusi  diren  haizeak  (2019an  jasotako  airearen  kalitatearen  laginen  arabera) gune  horretatik datozela,  uste  dugu   neurri bermatzaileak  eta   lasaigarriak  izango  liratekeela  arnasten  dugun airearen kalitatea, eta hemen ekoizten diren produktuen kalitatea ona dela bermatzea.

 Horregatik,  Arrasateko  Udalari  eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzako sail aginpedunera jo dezala honako galdera hauek egiteko (eta beharrezkoak diren guztiak):

1- Airearen kalitateari buruzko neurketarik egin al da Arrasate, Aretxabaleta, edo Eskoriatza aldean, Zaldibartik gertuen dagoen eremuan neurtzen ari diren parametro berberak neurtzeko?

2- Neurketa horiek egin badira, zein izan da emaitza?

3- Erantzuna ezezkoa bada, egiteko asmorik badago?

Eskaera  hori   alkateari   helarazten  diogu,  Udalaren  izenean  galdera  horiek  helaraz  ditzan  eta Arrasateko biztanleei mezu lasaigarri bat eman diezaien.

                                                                                                      Arrasate, 2020ko otsailaren 21a

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak