Orain, arlo horretan Tolosan egin dutena begiratu behar omen du batzordeburuak... Ez al zegoen Tolosan egindakoa duela urtebete begiratzerik? Ez al dago gurean nahikoa eskarmenturik? Urtebete galdu dugu, zoritxarrez erreferente gara oraindik, baina txarrerako erreferente.
Datorren azaroaren 25ean "Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna" dugu eta Arrasateko Udal gobernua hor izango da argazkia ateratzen, nola ez, baina hurrengo egunean indarkeria matxistari aurre egiteko plan integral gabe jarraituko dugu herrian.