Ze garrantzi ematen zaio berdintasunari Udalean?

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Fernandez 2015ko abe. 12a, 00:00

Arrasateko alkateak egunotan adierazi bezala, gu ere asko pozten gara Nafarroako aldaketa politikoagatik.

Baina badira txarrerako diren aldaketak, eta halakotan salaketa egitea dagokigu. Uztailean adierazi genuen batzordeak zortzira murriztean hainbat gai bigarren mailan geratzeko arriskua zegoela. Zehazki, Kirola, Gazteria, Berdintasuna eta Hezkuntza batzea ez zitzaigula ideia ona iruditzen.

Udal Gobernuak kanpo asesoreak kontratatu ditu udal antolaketa berritzeko eta uste dugu momentu ona dela gure kezka azaltzeko.

Argazki eta adierazpen publiko asko ematen ari zaizkigu, baina udal barruan, batzordeetan, lanketa falta da protagonista. Besteak beste, uste dugu Udalak ez diola berdintasunari behar besteko garrantzirik ematen. Hiru adibiderekin ahaleginduko gara baieztapen hau frogatzen:

-Azaroaren 8an sexu erasoa egon zen Nafarroa etorbidean. Uste dugu kasu honetan Udalak ez duela behar beste egin, gaiak eskatzen zuen, minimo, KGBH batzordekideak biltzea, gutxienez, informatzeko. Ez zen egin.

-Azaroaren 3ko plenoan guztiok erabaki genuen, A-25erako bakoitzak bere adierazpena zuela, batzar bat egitea testu bakarra adosteko. Ez zen bilerarik deitu eta Gipuzkoako Batzar Nagusien testu bera proposatu zitzaigun, ia bezperan.

-Azaroaren 19ko gauean Emakume Txokoan erasoak izan ziren. Bertako langileek aspaldi eskatuta eta Segurtasun Batzordearen oniritziz, lan batzuk zeuden 2015eko aurrekontuetan aurreikusiak. Baina Oscar Garcia zinegotziak bere kabuz erabaki zuen obra hauek ez egitea. Gobernuaren asmoa Emakume Txokoa lekuz aldatzea omen da, baina, bitartean, Oscarren soluzioa izan da kamerak jartzea langileen iritziaren aurka eta lanak egitea, baina Segurtasun Batzordearen babesik gabe. Uste dugu hau lantzeko KGBH batzordea biltzea ezinbestekoa zela, baina ez da hala izan.

Azkenik, abenduaren 3an bildu da KGBH batzordea. Nahiz eta paradoxikoki gai zerrendan berdintasun arloko gairik aurreikusita ez egon, hau guztia salatu dugu, baina uste dugu herritarrek ere jakin behar dutela zein den Udaleko sail honen eta beste batzuen kinka. Berdintasuna gai serioa da, azaroaren 25ean kopiatutako testuan aipaturiko "feminismoaren alde egotea" edukiz betetzea bestekoa.

----------

Eneko Fernandez

(EH Bilduko udal taldearen izenean)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak