Egindako iruzurrak garbitzeko baino gehiago, bere burua ezagutzeko erabili duen hausnarketa dibertigarri eta aberasgarria da.
Tenisa pasio sekretu bezain ilun batekin gorroto zuen, berak inoiz aukeratu ez zuelako. Haren aitak egin zuen hautua, amets amerikarra jarraituz. Haurtzarorik gabe, perfekziorik ezean, bizitzan galtzaile bat izango zela barnerarazi zion. Akademia militar baten antzekoa zen tenis eskola batera bidali zuen. Baina bere bizitzaren jabe ez izate horrek, benetan nor zen eta zer nahi zuen ez jakite horrek, errebelde papera hartzera eraman zuen. "Uste dut zure buruaz seguru ez zaudenean ezkutatzeko modurik onena beste pertsona bat zaren plantak egitea dela", esaten du. Bere arau-hauste eta look ahaztezinen atzean, garai baten ileorde txiki batekin jokatu zuela aitortzen digu. Ikono bilakatu zen, talentua eta lana, izugarrizko frustrazio eta depresioekin tartekatu zituen bere kirol ibilbide gorabeheratsuan.
Orduan zertara dedikatu nahi zuen galdetzen diotenean bere frustraziorik handiena azaleratzen da, ez dakiela, alegia. Baina uste du inposiziorik gabeko haurtzaro normal bat izatetik igarotzen dela erantzuna eta horren baitan alde batera utzi zituen ikasketak sartzen direla. Horregatik, eta esaten duen bezala, “denok zaindu behar dugu elkarren artean, hori da gure bizitzako xedea”, orain bere Fundazioari –errekurtsorik gabekoentzako eskola– eskaintzen dio bere bizitza.
Gizarte honen zenbait balio, ikasketa ereduak, sare sozialetan ematen dugun irudia... Buf, horiek eta beste kontu asko gogorarazi dizkit Agassik!