Harropuzkeria

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Arana 2026ko urtarrilaren 13a

Duela urte batzuk, egunkarietako biñetei buruzko lan bat egin genuen (www.tirabirak.eus) eta konturatu ginen zein desberdinak diren behetik gorako umorea eta kontrako noranzkoa daukana.

Botere gabekoena umore aspirazionala da. Gauzak aldatzea bilatzen du, eta agintekoen kontraesanak azaleratu. Umore arriskutsua da, zigortua izateko presiopean egina. Bere horretan, sekulako indar aldatzailea dauka. 

Goitik beherako umoreak araua azpimarratzea du helburu. Lotsarazi berritzailea dena. Gaixotasun mentala eta soziala erabiltzen ditu menpekoa menpe mantentzeko.

AEBetako lehendakariaren azken barrabaskeria ikusita –umoretik batere ez daukana–, pentsatu dut antzerako patroiak agertzen direla harro egon/sentitzearekin. 

Harrokeriak badu inposatu gura bat, besteak zure esanetara ekartzea eta horretarako behar eta behar ez diren neurriak inposatzea. Etsaia txikitu arteraino. Venezuelakoak, baina baita Gaza, Nigeria ala Irangoak, oso adibide onak dira. 

Kontrara, harrotasunak batzearen alde egiten du. Txikitu dutena osatzeko. Etorkizun hoberako bidea zabaldu. 

Umorea aliatu ona izaten du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak