Lazgarria

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Arana

Osatu dezagun zerrenda bat, zuk, nik eta beste hark gaur egin beharrekoekin.

Batek buruan izango du udalekuetarako programa begiratu eta umea apuntatzea. Besteak, leungarria erostea, batere gabe gelditu delako. Kotxearen olioa aldatzeko eguna eskatzea da bestearen lehentasuna. Emakumeen txokoko ikastarora joan. Iturgin bat bilatu. Praken barrena hartu. Aurpegian ateratako orbana kendu.

Horiek eta gehiago izan daitezke egun arrunt baterako zereginak. Eta erraza da imajinatzea ekintza bakoitzerako pertsona bat, aurpegi bat, egoera bat.

Baina oso-oso zaila –ia-ia ezinezkoa– egiten zaigu irudikatzea zer izan behar den gerrak txikitutako lekuan egotea, Gazan. Bi hilabete daramate inongo laguntzarik gabe, janaria urrituta umeak hil arteraino, ura ez da edangarria eta Israelgo armadak gauez kanpin-dendez osatutako eremuak bonbardatu egiten ditu. 

Horregatik, enpatiak kale egin eta etsipena geure buruaz jabetu baino lehen, aurre egin beharko diogu egoerari. Sentitzeko, irudikatzeko eta egiteko gauza garelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak