Belaunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Arana 2024ko ots. 18a, 00:00

Askotan berba egiten da sare sozialen endogamiari buruz, gehienetan jotzen dugulako gu bezalatsu pentsatu, bizi eta kontsumitzen dutenengana.

Instagramen, Twitterren eta Youtuben ikusten ditugun bideoak gure iritziak finkatzeko erabiltzen omen ditugu, eta ez kontrastatzeko edo aberasteko.

Hala izan edo ez, nabaria da jendartean gero eta isolatuago daudela sektore desberdinak. Multzo bakoitza berera dabil, oso ondo jakin gabe besteek zer pentsatzen duten, zer nahiago duten eta nola bizi diren. Belaunaldiena da mugarik zurrunetakoa.

Gurean eta munduan gauzak dauden bezala, belaunaldien arteko loturak beharrezkoak ditugu. Horrek emango digu benetako indarra, geldiezin bilakatu. 

Jarrera eta jokaleku berriak erabili beharko ditugu horretarako. Entzun desberdin pentsatzen dutenak. Eta galdetu. Enpatia ariketak egin gazteen, ez hain gazteen eta zaharren artean. Aurrez aurreko harremanak, noski, beharrezkoak dira, baina baita sare sozialen bidezkoak ere. Online eremu horiek aberatsak dira, tril egiteko, konplizitateak ehuntzeko eta ekinbide berrietan murgiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak