Kurtzebarri ikusten da?

Kurtzebarri ikusten da?". Hori omen da aretxabaletarrek egiten duten lehen galdera...

... herrian etxea erosi behar dutenean. Eta interpretazio psikoanalitikoak gora-behera, badirudi badela atzean erreferentzia argi bat izateko beharra. Badirudi euskalgintzan azkenaldian ez dugula oso argi zer ikusten den leihotik. Hori dio, beste hainbat gauzarekin batera, Jon Sarasuak Hiztunpolisa bere obran. Eskertzekoa bere lan eskerga eta  egia ere hari mutur ugarik, eztabaida luzea sortuko dutela. Hori ere iritsiko da. Baina biluztu da eta hori beti da errekonozitzeko modukoa. Olé. Kontua da euskalgintzaren leiho parean ez dakigula pixka bat es muchotarrek paratutako zuhaitza dagoen, zeina aizkoraz bota nahian ari diren Odriozola edo Izagirre hizkuntz forentse. Euskaraz eta kittotarrek leihotik begiratzean ez digute uzten den aniztasuna ikusten eta botila erdi hutsik ala erdi bete, mozkorraldiaren ajeaz ere ezin paisaiarik bereizi; aspaldi ez dugula inor seduzitu.

Metaturiko nekeak ez ote duen gure kristala zikindu eta gobernu-herri ekimen dikotomiak noizbait berau zartatu ere. Eta itzala egiten, bien bitartean, gaztelania eta frantsesaren dorre handiak. Skylinean gero eta aniztasun gutxiago eta etxe-orratz gehiago. Estrategia bateraturik ez eta mezu kontrajarriak eragileon ahotik. Hiztunpolisak puntua jarri du, denoi dagokigu bertsoa. 

Euskaldunok leihotik gauza ederrak ikustea merezi dugu, behar dugu. Eta Kurtzebarri ikustea ez dago txarto.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak