Elkarlana… ostikoka?

Erabiltzailearen aurpegia Euge Arrizabalaga 2014ko uzt. 12a, 00:00

Uztailaren 1ean osoko bilkura izan genuen Antzuolan, eta, ohikoa izaten denez, mozioak izan ziren eztabaidagai ugariena, nahiz eta eztabaidagai izateak ez duen berekin inolako eztabaidarik ekartzen...

... Bilduko alkate eta zinegotziek oso gutxitan hartzen baitute hitza ezer esateko. Total, zertarako: bozkatu eta kitto. 

Mozioetako batek, bere zioan, espetxe politika ezohiko eta mendekutzailea salatzen zuen, baina ebazpenean "herritarren mobilizaziorako deia" besterik egiten ez zuenez, abstenitu egin ginen. Gauza bat da Españaren jarrera bidegabea salatzea eta bestea, manifetara deitzea. Aurrenekoarekin ados, bigarrengorako… ez al da ba nahikoa ezker abertzaleak egindako deialdiekin? Baietz dirudi, joan den urtarrilean Bilbon egindako manifestaziorako deia guk egin izana egokitzat dugun bezala.

Azkenean, plenoko gairik garrantzizkoena Kutxa izan zen. Herritar bat azaldu zen eta galdetu zuen: "Ama, hitza hartu nahi badet, ze formatutan har dezaket?". Eta alkateak erantzun: "Eskari-galderetan". Hartu zuen hitza, luze, eta bazter guztietan entzuten ditugun salaketa, gehiegikeria eta purrustadak entzun behar izan genituen, eta, hala moduzko formatuan, erantzuten saiatu.

Beraz, Antzuolako udalbatzan, herri borondatearen ordezkariak mutu egonda ere, lasai, badago Permachen edo Barrenaren tesia defendatuko duenik eta. 

EAJren kontra egiteko dena zaie baliagarri, eta, kasu honetan, baita Kutxari eta Kutxabanki (non gipuzkoarren aurrezkien %40 gordetzen den) eraso egitea.

Baina horrela, nola demontre lortuko dugu inoiz, besteak beste, Españako legeen menpekotasunetik ihes egiten duen euskal finantza sistema bat moldatzea ahalbideratuko digun marko juridiko propio bat sortzeko indarra? 

Ze balio du Arraizen "elkarlanerako deiak", ezker abertzalearen estrategia osoa EAJri ostikoka jardutean oinarritzen bada?

----------

Euge Arrizabalaga Olaizola

(Antzuolako EAJko zinegotzia)

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak