URRUNTZEA-LEGALITATEA/BERGIZARTERATZEA (Urkullu Lehendakaiak Facebooken)

Erabiltzailearen aurpegia EAJ-PNV Oñati 2018ko abu. 12a, 13:36

Presoen urruntzearen defentsa ez dator bat legezkotasunarekin ezta espetxe-politikaren oinarri izan behar duen printzipio humanitarioarekin ere.

Delitu baten ondorioz kondenatu den pertsona batek bete behar duen zigorra epaileak ezartzen du epaian. Epai batek ere ez du ezartzen zigorraren zati gisa presoak kondena bere gizarte- edo familia-ingurunetik urrun bete behar duenik. Kondena betetzean urruntzea normalizatzea eta defendatzea zigor erantsia eta bidegabea defendatzea da, araudi-esparruan aurreikusita ez dagoena.

Urruntasunaren defentsa ez dator bat legezkotasunarekin. Espetxeen Lege Organiko Orokorraren 12.1 artikuluak kontrakoa ezartzen du, gainera. Presoen kokapena espetxe-administrazioak ezarriko du eta, nolanahi ere, “zigortuak gizartetik ez deserrotzeko” ahalegina egingo da. Konstituzioak zigorraren helburua zigortuak berriro heztea eta berriro gizarteratzea dela ezartzen du. Deserrotze soziala saihestearen bidez, beren gizarteratzea hobetu nahi da.

Urruntzearen defentsa legezkotasunarekin bat ez etortzeaz gainera, gizatasunaren zentzu oinarrizkoenaren aurkakoa da. Urruntzearen bidez, ez dira presoak zigortzen, urruntzearen bidez gurasoak, aitona-amonak, seme-alabak, neba-arrebak eta abar zigortzen dira, deliturik egin ez badute ere, eta beraiek familiarteko presoak ikuspegi humanitariotik zentzuzko baldintzetan bisitatzeko eskubidea dute.

Araudi-esparrua, legezkotasuna, gizateriaren printzipioa eta elkarbizitzaren finkapena dira Eusko Jaurlaritzak espetxe-politikaren arloan duen jarreraren oinarriak.

Positiboa izango litzateke borroka alderdikoiaren eta demagogikoaren eztabaidatik ateratzea eta printzipioen, legezkotasunaren eta adostasunaren eremura eramatea baita presoaren borondatea zigorra eta legalitatea betetzea bergizarteratzera aldera jarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak