ESKUBIDE HISTORIKOAK (Iñigo Urkullu Lehendakaria Facebook-en)

Erabiltzailearen aurpegia EAJ-PNV Oñati 2018ko api. 8a, 11:45

Ciudadanos alderdiaren arduradun nagusiaren hitzak entzutean, halako kezka sentitzen dut Eskubide Historikoei buruz duen iritzia ezagutzean; nahiz eta pentsatu izan nuen duela gutxi Kontzertu Ekonomikoari buruz eman zituen iritziak zuzendu egin zitezkeela Konstituzioaren beraren ebidentziaren aurrean. Hori ez da koiunturala. Beti pentsatu izan dut norbait espainol sentitzen bada, espainola dela esatea gauza jakina dela. Espainola izatea eta horregatik abertzalea izan behar dela uste izatea oso bestelakoa da. Bere burua abertzaletzat jotzeak eta nazionalista ez dela uste izateak ez du inongo zentzurik. Guztiz errespetagarria da espainola eta abertzalea izatea eta nazionalista espainol gisa jardutea. Baina, kasu horretan, zilegi al da nazionalismo kooperatiboa eta ez-hegemonista defendatzen duten pertsonak (abertzale eta/edo nazionalista espainolak ez direnak) supremazistatzat jotzea? Zenbait sentimendu nazional eta nazionalista elkarrekin bizi diren estatu batean, ezin liteke zalantzan jarri zer jotzen den nazionalismo supremazistatzat? Onartezina da, jakina, eta are gehiago gaur egun izaera eta errealitate plurinazional zalantzarik gabekoa duen Estatu Espainolean. Uste dut batek baino gehiagok gutxiegi bat merezi duela Espainiako Konstituzioaren masterrean. Lehenik, Konstituzioaren 1. xedapen gehigarriak benetan dioena faltsutzeagatik. Bigarren, Euskal Lurraldeek Antzinako Erregimenean, Foruak abolitu arte, Espainiako Koroarekin zuten benetako errealitatea isilean gordetzeagatik. Hirugarren, II. Errepublikaren garaian euskal errealitate instituzionala eta haren zergatia eta euskal erakundeek errepublika-legezkotasunarekin izan zuten erantzunkidetasuna ahazteagatik. Gutxiegi, era berean, Euskal Foruak Abolitu zituen Legearen xedapen indargabetzailearen esanahia ez ezagutzeagatik edo isilean gordetzeagatik. Azkenik, gutxiegi baino, oso gutxi, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 1979ko urriaren 25eko erreferendumaren emaitza ez jakiteagatik edo ez onartu eta errespetatu nahi izateagatik. Izan ere, erreferendum horretan milaka eta milaka pertsonak eman zieten bermea bai 1. eta 2. artikuluei eta bai xedapen gehigarri bakarrari. Estatu Espainolak —haren herritar guzti-guztiek— arazo handi bat du —eta ez haiek esaten dutena— bere historia eta egungo errealitatea onartzeari uko egiten jarraitzen badu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak