2018ko ordenantzetan bereziki ongizate arloan garrantzitsuak diren hobariak onartzea lortu du Oñatiko EAJ-PNVk

Erabiltzailearen aurpegia EAJ-PNV Oñati 2017ko urr. 11a, 09:35

Iaz bezala, 2018an ere udal-zerbitzuetan behar gehien duten herritarrentzako hobari eraginkor eta garrantzitsu gehiago txertatzea lortu du udal-talde jeltzaleak. Halaber, EAJ-PNVk EH Bilduren udal gobernuaren konpromisoa lortu du lehenbailehen arautzeko OHGZ eta EIOZen hobariak ordezkatzeko ordenantza.

Joan den ostegunean, hilak 5, onartuta gelditu ziren, EAJ-PNVren aldeko botoekin, 2018rako ordenantza fiskalak Oñatiko udaleko Osoko Bilkuran. Horren harira, jeltzaleak pozik agertu dira behar gehien duten pertsonei zuzenduta aurkeztu dituzten proposamenak aurrera ateratzea lortu dutelako.

Horiek horrela, iazko gizarte-ikuspegiari jarraiki, 2018ko ordenantza fiskaletan ere gizarte-ongizate arloan eraginkorrak eta garrantzitsuak diren hobari gehiago txertatzea lortu du EAJ-PNVren udal-taldeak. 2017an ludotekako eta Gaztelekuko ikastaroetan, eta Jabetza eskolako tasetan lortu zituen hobariak; datorren urteari begira, hobari horiek kiroldegiko, euskaltegiko eta kultur etxeko tasetan ere aplikatzea lortu du. Hobari horiek eragin zuzena izango dute herritarrengan, bereziki, behar gehien duten oñatiarrengan: DSBren onuradunengan, kide ugariko zein guraso bakarreko familiengan eta genero-indarkeriaren biktimengan, esate baterako.

Zergei dagokienez, EAJ-PNVk udal-gobernuaren konpromisoa lortu du OHGZ eta EIOZen inguruko hobari eta salbuespenak ordezteko ordenantzak berehala erregulatzeko; hala, onuradunek urtarrilaren 1etik aurrera jaso ahal izango dituzte aipatu hobariak. Izan ere, araudi-aldaketa egonda, aipatutako bi zergen gaineko hobariak ordenantza fiskalen dokumentutik desagertzen dira, eta, ondorioz, horien onuradun diren herritarrak (DSBren onuradunak, guraso bakarreko familiak, genero-indarkeriaren biktimak, nekazaritza-sektorea…) onurarik gabe geldituko dira. EAJ-PNVren proposamenari esker, onuradunek orain arte bezala jaso ahal izango dute hobaria.

 

Zabor bilketa tasa

2014az geroztik, EAJ-PNV kezkatuta dago zabor-bilketak eragiten duen defizita dela eta. Jeltzaleen iritziz, ez da Udal Elkarteak gomendatzen duen gastu-mailarekin bat datorren udal tasa aplikatzen. “Etxebizitza bakoitzak urteko 131,13€ ordaintzen ditu zabor-bilketagatik, eta horrek, bizileku eta urteko, 20€-ko defizita sortzen dio Udalari”, azaldu dute jeltzaleek. Ildo horretan, datorren urteari begira zabor-bilketa tasa 2€ igotzea proposatu du EAJ-PNVk (%2.6). Modu horretan, pixkanaka, zerbitzuaren defizitari aurre egiten zaio, eta, etorkizunera begira, saihestuko egingo da 2017an ezarri zen bat-bateko igoera.  “EAJ-PNVk etorkizunera begira egin du tasaren igoera-proposamena: “Gaur egun EH Bilduren gobernuak aplikatzen duen diru-bilketa baina bide zuzenagoa eta orekatuagoa dela uste baitugu”, gehitu du udal- taldeak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak