Ipuin tradizionalak

Erabiltzailearen aurpegia Dorleta Kortazar 2015ko urr. 16a, 08:58

Maitte dittut ipuinak, tradizionalak be bai.

Eta azken aldixen somatzen dot han eta hemen ipuin honeik alde batera utzi edo aldatzeko joera, sexistak eta baztertzaileak dielakuen. Noski, ipuin honeik garai jakin bateko errealitatea eta kontextua jasotzen daue bere baitan, eta hau kontuen euki beharra dau. 

Baina behin galdetzen hasita, zergatik irauten daue ipuinok belaunaldiz belaunaldi? Zergatik aurkitzen die ipuin beraren hainbeste aldaera kultura hain ezberdinetan? Ba, oso boteretsuak dielako, herriarentzat esanguratsuak dien ikasgaiak jasotzen dittuztelako bere baitan. Esaterako, neskok jakin beharra daukagu badazela basuen jango (erahiltzen) gaittuzten otsuak, eta biziraun gura badogu, horri aurre eitteko trebatu beharko garela, ehiztari, egurgile edo printzearen zain egon barik.

Kutsu baztertzaile edo sexisten gainetik, sinbolismoz betetako altxorrak die ipuin tradizionalak. Tartien denetarik dau, noski, baina gure ardura da bilatzen jakin, aztertu eta hauek transmititzia, bidaian lagungarri eta gozagarri izan daitezen; gure (bizitzaren) ipuinaren errege/erreginak izan gaitezen, ipuinetako printzesa eta erreginek ez daukielako zer ikusirik estatu ereduarekin, norbere buruaren jabe izatearekin baizik. Eta hala bazan edo ez bazan…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak