... neu be tartien (hor be bai!).Giro jatorra eta ikasteko gogua daukou, eta horrek laguntzen dau. Lotsak alde batera utzi eta hor gabitz, gure ama hizkuntza izan dana ebalterako orduen, orekarixa soka gañien letxe… hiru bider pentsau biher esaldixa zelan osatu hanka sartu barik! Sarri akordetan naz euskaldun barrixen ahalegiñakin, eta oin nire burua hor ikustian, nire miresmena berresten dot. Guk be berbalagun talde barrixa sortu biherko dou, bagabitz bittartien, saiakerak eitten ordu txikitan!
Lehengo saiuen galdetu zuzkun irakasliak, ia hitanua galduz gero zeozer pasauko litzaken, eta askok bi bider pentsau barik baietz erantzun geben. Bihotzeko miña sentiru neben; izen be, hitanua galduz gero, munduak duda barik bueltak emuten jarraittuko leuke, baina guk, pertsona moduen, asko galduko geuke. Arbasuei zor dotzau gure hizkuntza eta izaerian parte dan altxor hau zaintzia.
Eta hori da taldien bizi dotena askoren begixetan, guria dan hori zaindu eta mantentzeko.
Hitanuak badauko berezixa eitten dauien hainbat arau, eta horreik apurtu eta egungo egoerara moldatziaren inguruen iritziak daz.
Ni ez naz hortan sartuko. Eingo neuke erakustalditxo bat, ikastaruen zenbat ikasi douen ikusi daizuen, baina hitanuan arauetako bat bete biherra dauket: komunikabidietan hitanoik ez!; beraz, irakasliai kasu ein eta oingoz libre!