Desorekako judokek historia egiten jarraitzen dute

Erabiltzailearen aurpegia Desoreka judo kluba 2024ko api. 30a, 11:16

Desorekako 4 kirolari egon ziren Españako eskolarteko judo txapelketan Euskal selekzioaren lehiatzen

Aurreko aste buakeran apirilak 27 eta 28an Iruñan Españako judo infantil-kadete kategorietako txapelketa ospatu zen. Desoreka judo klubetik lau kirolari hurbirdu ziren bertara euskal judo selekzioaren parte gisa. Desorekakoek Infantil kategorian lehiatu zuten 4 kirolariek. 66 kg azpiko kategorian Amets Garitanok parte hartu zuen, 38 azpiko kategorian Jokin Hurtadok, 48 kg azpiko kategorian Jare Urrutiak eta 52 kg azpiko kategorian Nerea Oroizek.

Larunbatean Ametsek lehiatu zuen, amets euskadiko txapeldun gixa bertaratu zen txapelketara eta lehen borrokaldia galdu eta bigarren aukera itxaroten geratu zen Amets. Bere aurkaria final erdietara iristen bazen bigarren aukera edukiko lukeen Ametsek baina tamalez berari irabazi zion borrokalariak final laurdenetan kale egin zuen. Honekin Ametsen ibilbidea amaitu zen Españako txapelketan.

Beste hiru borrokalariak igandean lehiatzen zuten. Nerea Oroizek 52 kg azpikotan jokatu zuen bere lehen borrokaldia. Oso parekatutako borrokaldia izan zen eta aukerak izan zituen arren bigarren borrokaldira pasatzeko aurkaria gailendu zitzaion Nereari. Bai Amets eta baita Nereak ere Españako txapelketaren esperientzia bizitzeko aukera izan zuten, Españako borrokalari onenekin esperientzia partekatu, jende berria ezagutu, borrokalarien arteko harremanak estutu eta emozioz betetako bi egun izugarri bizitzeko aukera izan zuten euskal selekzioko borrokalari gisa. Zorionak bikote!

Ondoren Jokin Hurtadoren txanda iritsi zen 38 kg azpikoetan. Jokinek aurten ibilbide luzea egin du zirkuito nazionalean 6 kopa Españatik 5 etan podiumak lortuta joan zen. Honek ranking nazionalean 2. Postuan jarri zuen Jokin. Horrez gain Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izan da aurten. Jokin rankeatuta zegoelako final hamaseirenetako borroka libre zeukan eta zuzenenean final zortzirenetan Murtziatar bate aurka borrokatu zuen. Borrokaldia irabazi eta final laurdenetan plantatu zen Jokin, Extremadurako gazte baten aurka borroka egin zuerarik. Jokinek borrokaldi hau ere irabazi eta final erdia Kantabriako Fernadezen aurka egin zuen. Fin ibili zen Jokin eta garaipen honekin finalean sartu zen. Finala murtzian bizi den ukraniar batekin egin zuen Jokinek. Izugarrizko finala egin zuen Niesvietov ukraniarraren aurka honela Españako Txapelduna bihurtu zelarik.

Jare Urrutiak 48 kg azpikoa kategorian lehiatu zuen. Jarek ere kopa Españetan ibilbide luzea burutu du aurten 6 kopetan parte hartuz. 6 horietatik 3 tan 5 garren postuan geratu zen eta beste baten 3 postua lortu zuen Jarek, ranking nazionalean 6 postuan amaituz denboraldia. Honez gain Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan urreak lortu ditu Jarek. Españako txapelketan final hamaseirenetan hasi zen Jare Coronado Asturiarraren aurka, lehen borroka irabazi eta final zortzirenetan Alexia Kantabriakoaren aurka egin zuen. Borrokaldi latza izan zen eta Golden Scorean erabaki zen 6 minututako borrokaldi luzearen ondorek jarek wazari batekin irabaziaz. Ondoren Marta Adaluzaren aurka egin zuen Jarek, azken bi txapelketan Martak irabazi zion baina barek oraingoan Andaluza garaitzea lortu zuen finalerako pasea lortuaz. Finala Nora Soriano katalanaren aurka egin zuen Jarek wazari bateaz lortu zuelarik finala irabaztea.

Kontuan izan behar dugu 400 kirolari baten zituela infantil kategoriak eta horietatik 202 zirela mutilak eta 198 neskak. Bai Jokinen eta baita Jareren kategorian 28 na kirolari zeuden kategoria bakoitzean eta maila izugarrizko kirolarien aurka borrokatu zutela hauek. Izan ere beste lurralde eta hiriburuetako klubek instalakuntza eta baliabide askoz gehiagorekin kontatzen dute beraien ibilbideak egiteko. Datuei erreparatuz euskal selekzioak infantil kategorian lortu zituen hiru dominetatik bi Desorekako kirolariek lortu zituzten eta bestea Janire Holarra donostiarrak lortu zuen. Urrezko dominei erreparatuz Desorekako judokek soilik Kataluña, Kanariak, Andaluziak, Errioxak, Galiziak, Asturiasek, Balearrak, Murtziak, Castilla y Leonek, Nafarroak, Extremadurak, Castilla la Manchak eta Melillako erkidegoek baino urrezko domina gehiago lortu dituzte. Hau oso esanguratsua da, nola herriko klub txiki batek honelako lorpen haundia lortzea hain zuzen. Hau kontuan hartuta eta ikusita herrian nolako instalakuntzak dauzkagun udalari eskatu nahi diogu mesedez instalakuntza duin batzuk judoa landu eta jorratu ahal izateko. Honez gain kirolarien min hartu ez dezaten eta lesioak ekiditeko ezinbestekoa dute indarra lantzea, indarra lantzeko toki bat ere oso gomendagarria litzateke.

Bestalde Desorekako koordinatzaile den Markel Urrutiak dio pozik daudela lortu diren emaitzekin baina Desoreka judo klubeko kirol proiektuak baliabide egokiak beharko lituzkela proiektuak aurrera jarraitu ahal dezan egun dauden egoerak ez duelako bermatzen kirolari hauen kirol ibilbideak egoki garatzea. Arrasateko udalari eskatu nahi genioke beharrezkoak ditugu tatami gune egokiak, kirolariak espazioarekin harreman egokia eraikitzeko, segurtasunez kirola egiteko, minik ez hartzeko, indarraren lanketarako toki batekin lesioak ekiditeko eta aireztatze, argiztatze eta osasun kontuak aintzat hartzen dituena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak