Maila gorenean lehiatzen Desoreka judo klubeko kirolariak

Jokin Hurtadok urrea ekarri zuen Arrasatera Tortosan jokatu zen Espainiako Kopatik. Jare Urrutiak eta Beñat Ovejerok bosgarren postua lortu zuten.

Aste bukaera honetan, urtarrilak 13an Tortosan egin zen Espainiako Kopako judo txapelketa bertaratu ziren Desoreka judo klubeko kideak.

Klubetik Beñat Ovejerok, Jare Urrutiak eta Jokin Hurtadok parte hartu zuten. Beñati dagokionez, bere lehenengo aldia zen elite mailan parte hartzen. Aurten ibilbide txalogarria burutzen dabilen judokak aurrera pausu bat gehiago egin zuen bide horretan. Beñatek lehen bi randoriak irabazi zituen, ligaxken fasea pasatuz eta final zortzirenetara iritsiz, honekin bosgarren postua lortu zuen eskoriatzarrak.

Jare Urrutiak 48 kg azpiko kategorian parte hartu zuen, elite mailan eta ligaxka faseko 2 borrokaldiak irabazi zituen taldeko lehen klasifikatua izan zelarik. Kanporaketetan final zortzirenetan erori zen Arrasatearra 8 minutuko borrokaldi itzel bat burutu ostean, honek ere bosgarren postua lortuaz. Oso ondo eutsi zion judoka gazteak heldutasun maila erakutsiz shidoen kudeaketa gauzatuaz baina asko kosta arren borrokaldia kirolari katalanak irabazi zuen.

Azkenik Jokin Hurtadoren ibilbidea aipatzea tokatzen da. Jokinek ligaxken faseko hiru borrokaldiak irabazi zituen. Ondoren beste lau borrokaldi izan zituen Jokinek eta laurak irabazi zituen, guztira zazpi borrokaldi irabaziaz. Jokinek aurten 2 hirugarren postu eta bigarren postu bat lortuta zeuzkan beste Espainiako Kopako jardunaldietan baina oraingoan urrea ekarri zuen Arrasatera. Honez gain Jokin -38kg azpiko infantil kategorian 2. Klasifikatua dago ranking nazionalean eta honela jarraitu ezkero Espainiarako txapelketarako klasifikazioa lortuko luke joku eskolarretan parte hartu gabe, hau da pase zuzena.

Ibilbide ikaragarria dabiltza aurten burutzen Desoreka judo klubeko kirolariak bidai asko, kilometro asko eta esperientzia asko pilatuz nahiz eta 12-13 urteko kirolariak izan. Datozen hilabeteetan Gipuzkoa mailako eta autonomia mailako txapelketetan ibiliko dira buru-belarri ikasteko aukera gehiago bilatzeko asmoarekin.

Ikaskuntza asko aurki genezake emaitzatik haratago, bai entrenatzaileek lor dezaketena hausnarketaren bitartez baita kirolariek lortu dezaketena esperientziaren bitartez. Askotan emaitza soilik baloratzen da eta baita espektatiba eta helburuen gauzatzea, baina kontutan eduki behar dugu kirolak eskaintzen digun aukera haratago doala; beti eta ikuspegi zabal eta pedagogiko batetik begiratzen badugu. Helburuak ezartzean eta espektatibak sortzean norberak jartzen dizkio mugak bere buruari. Askotan entzun izan dugu mina sentitzea ezinbestekoa dela eta sufrimendua norberaren erabakia, ba txapelketak ere hori horrela dela irakas dakiguke. Espektatiba eta helburuen ezartzeak guk aukeratutako sufrimendua dela hain zuzen. Hauek lortzean poztasuna sentitzen dugu. Baina ez badugu lortzen, zer?

Ongi dago helburuak ezartzea beti ere helburu hauek gure ongizatea zapaltzen ez badute. Gogoratu hain garrantzitsua den osasunaren garrantzia, osasunak osasun mentala eta fisikoa kontutan hartu behar dituelako.  

Hausnarketa guzti hauek entrenatzaile praktikatik ateratako ondorioak dira eta interesgarriak direlakoan partekatzen dizkizuegu kirolariek beraien osasuna gailentzen ikas dezaten.

Jarraitu horrela borrokatzen eta gogo horiekin entrenatzen eta lehiatzen.

Gora #Desorekers!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak