Desoreka judo klubeko kirolariek bi lehen postu, bigarren postu bat, eta bi hirugarren postu lortu zituzten Amurrioko nazioarteko lehiaketan

Tatami kilometroak eginez eta judogiak urratzen dihardute Desoreka judo klubeko kirolariak azken asteotan. Torrelavega eta Avileseko Kopa Espainietan, Zarautzen izandako Gipuzkoako taldekako txapelketan eta aste honetan ospatu den Amurrioko nazioarteko judo lehiaketan parte hartu dute Desorekako judokek.

Atzo ospatu zen Amurrion nazioarteako judo txapelketa eta Desoreka judo klubetik 10 kirolari bertaratu ziren. Goizean, kadete kategorian Naiara Oroiz Arrasatearra, Martin Garmendia Atxabaltarra eta Unax Altube judoka Oñatiarrak parte hartu zuten.

Emaitza aldetik ez zuten lorpenik lortu baina badaude aipagarriak izan ziren alderdi batzuk: Naiara Oroizek lehen borrokaldia irabazi zuen, bigarrenean ez zuen aurkaria garaitzea lortu eta repeskan Maddi Harina Donostiarraren aurka lehiatu zuen. Azken borrokaldi hau oso berdinduta egon zen amaierararte, borrokaldi luze eta gogorra burutu zuten biek eta golden scorean erabaki zen borrokaldia Donostiarraren alde. Naiara gogor aritu zen baina ez zuen emaitzik lortu, Zorionak Naiara!

Martin eta Unaxentzat lehen txapelketa izan zen kadete kategorian. Esan beharra dago, judoan kadete kategoriak 3 urtetako ibilbidea gauzatzen duela eta ez dela batere erraza kategoria honetara egokitzea, 3 urtetan judo asko ikasten delako. Honez gain, aurreko kategorian ez dauden teknikak ere barneratzen dira, estrangulazio eta luxazioak. Hauek, jokuaren barne logika erabat aldatzen dute eta hauek mingarriak izan daitezke ondo menderatu ezean.

Martinek lehen borrokaldia irabazi zuen itzelezko ura nage bat burutuaz. Ondorengo bi randorietan gogotsu ibili zen, baina bere arerioak hobeto jokatu zituzten beraien kartak. Zorionak Martin kategoria berriari gogotsu ekiteagatik! Bidea luzea da baina humorearekin eta taldearekin hobeto igarotzen dira bertako gora-beherak. Kadete mailako Desorekako kirolarien azken aipamena Unax Altuberi egingo diogu, Unaxentzat ere bere kadete mailako lehen txapelketa zen.  Unax saiatu zen erronkari aurre egiten eta klubetik zorionak eman nahi dizkiogu azaldutako jarreragatik.

Arratsaldean Irati Arribas, Auritz Llodio, Beñat Ovejero, Iraide Jauregi, Jare Urrutia, Jokin Hurtado eta Lizar Garmendiaren txanda izan zen infantil kategorian. Irati Arribasentzat kategoria honetako bere lehen txapelketa izan zen, urduri zegoen judoka Arrasatearra, baina egoerari aurre egin eta 2 borrokaldi duin burutu zituen. Zorionak Irati!

Auritz ere gogor aritu zen, bi borrokaldi egin zituen, aurkari gogorrak izan zituen eta gogotsu ibili arren emaitzik ez zuen atera judoka Atxabaltarrak. Auritzi eta Iratiri indarrak bidali nahi dizkiogu, entrenatzen jarraitzeko. Gogoratuaz emaitza aldagai hutsa dela, bidean dauden alderdi ugari baloratzea eta prozesuari garrantzia ematea aldarrikatu nahi dugu hemendik. 

Beñak Ovejero fin ibili zen, azken asteotako lanaren emaitzak jasoaz. Borrokaldi hasiera sekuentziak, desplazamenduak eta baita landutako aspektu ugariren hobekuntzak azaldu zituen Beñatek, zorionak honi ere. Iraide Jauregiri dagokionez, bere denboraldi honetako lehen podiuma lortu zuen. Iraideren bilakaera nabaria da baina oraindik asko eman dezakeen kirolaria dela iruditzen zaigu. Zorionak Iraide eta jarraitu lanean!

Jare Urrutiak bigarren postua lortu zuen, finala  Ariadnaren aurka galduz, akats txiki batek urrundu zuen Jare urrezko dominatik. Txapelketa guztian ikaragarri bili zen, goraipatzeko bi ippon lortu zituen, harmailetako jendea zutiaraziaz. Amestutako ipponak lortzeko gaitasuna gertuago du Arrasateko judokak. Zorionak Jare, ibilbide ikaragarria zabiltza egiten, Jarraitu honela!

Azkenik Jokin Hurtado eta Lizarren ibilbideak geratzen dira. Bi kirolariek lortu zuten podiumaren gorenera igotzea. Beraien lana izugarri egin, entrenatzaileari entzun, ekintza egokitu, itxaron eta dagokion momentuan erasora jo. Ikaragarria! Maila handiko bi kirolari hauek emaitza ona lortzeaz gain, borrokaldiak ondo irakurri eta urduritasuna eta jakintza maixutasunez erabili zuten.

Repeskak eta borrokalari bakoitzari gutxienez bi borrokaldi esakaintzen dizkion sistema honek, txapelketa luzatu egin zuen. Honela amaitu zen emozioz beteriko beste txapelketa egun bat!

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak