Judoaren ezaugarriak: barne eta kanpo logika

Erabiltzailearen aurpegia Desoreka judo kluba 2023ko urr. 31a, 15:42

Egungo judoa aztertu ahal izateko oinarritzat hartuko den terminologia barne logilkaren kontzeptua izango da. 

Barne logika egoera motor baten berezko ezaugarri esanguratsuak direla esan daiteke (Parlebas, 2001). Pertsona batek espazioarekin, denborarekin, materialekin, beste partaideekin eta puntu sistemarekin duen elkarreragina aztertzen du barne logikak, azken finean joko batera jolasteko jokalariak aintzat hartu behar ditun arau eta ezaugarri ezberdinek definitzen dute barne logika.

Judoaren barne eta kanpo logikaren azterketa zehatza egin beharko balitzake asko luzatuko litzateke lan hau beraz, bi termino hauen definizio eta zehaztapenei dagokienez era argi eta motz batean azaltzeko saiakera egingo da bertan. Barne logikari dagokionez, honek ondorengo kontzeptu hauek barneratzen ditu:

  • Helburu motorra:  pertsona dela helburua esan daiteke. Aurkaria lurrera botatzean edo hau inmobilizatuta, luxatua edo estrangulatua edukitzean lortzen dait dira puntuak beraz, pertsona bera da jokoaren helburua.
  • Espazioa: tatami baten praktikatzen da judoa. Tatami hauek erorketen inpaktuak kirolariei minik ez egitea ahalbidetzen duen materiala dira. Leia azalerak 8x8 metro izaten ditu eta segurtasun azalerak 3 metroko zabalera izaten du eta honek leia azalera inguratzen du.
  • Materiala: judogia (judokek erabiltzen duten traje berezia gerrikoa ere barneratzen duena), tatamiak eta markagailua dira judoan erabiltzen diren materialak.
  • Denbora: borrokaldi bakoitzak 4 minutuko iraupena dauka. Denbora epaileek geratu eta abiarazten dute. 4 minutuko iraupenean ez badu norbaitek punturik egiten edo berdinketa egoten bada puntuei dagokionez, Golden Score izeneko joko mota abiarazten da eta hemen denbora neurtu arren honek ez du norgehiagoka baldintzatzen,  lehenengo puntua egiten duenak irabazten du borrokaldia.
  • Puntu sistema: bi puntu mota ezberdin daude judoan, ippon eta wazari. 
    • Ippon: puntuazio gorena da, hau lortu ezkero norgehiagoka irabazten du borrokalarietako batek. Ippon a lortzeko modu ezberdinak daude, batzuk borrokalariak zutik daudenean eta beste batzuk borrokalaria lurrean daudenean. Zutik daudenean eta aurkaria bizkarrez egiten badu lurraren kontrako inpaktua aurkariak lurrera jaurti duenean ippona lortuko du irizpide hauek kontuan hartuta: indarra, abiadura eta exekuzioan emandako kontrola. Lurreko borrokan ippona lortzeko modu ezberdinak daude, bat aurkaria 20 segundo osae-komi (aurkariak bizkarra lurraren aurka duela inmobilizatuta mantzentzea) posizioan mantentzea da eta bestea borrokalariak bertan behera borrokaldi uztea (luxazio edo estrangulazio baten ondorioz).
    • Wazari: zutikako judoan, borrokalari batek bestea lurrera bota eta bizkarrez izan ez arren lurrera alboz jausten bada edo lehenengo ipurdiz eta gero bizkarrez wazari puntuazioa lortzen da(bota dugun pertsona beherantz begira jausten denean tatamiaren kontra ez da punturik ematen). Lurreko judoan, 10 segundo borrokalaria inmobilizatuta mantenduz gero wazari puntuazioa lortzen da. Bi wazari lortu ezkero ere ippona ematen zaio lortu duen borrokalariari.
  • Harremana: kirol jokoan sortzen diren harremanak aztertuz, judoa banakako duelo moduko kirol modalitate moduan ezagutzen da. Beraz, Parlebasen saikapenaren arabera aurkaritzako kirol bezala sailkatu daiteke LAZ. Lankidetzarik gabekoa, aurkaritza hutsean oinarritzen den eta espazioari dagokionez zalantzarik azaltzen ez duen kirola da judoa (espazioaren irakurketak ez du kirola bera baldintzatzen eta).
  • Penalizazioak (shido): kirolariek arauez kanpoko ekintzak burutzean lortzen dituzten penalizazioak dira, markagailuetan txartel horiak moduan identifikatzen dira eta askoz jota 3 penalizazio edo shido egin ditzake kirolari batek, 3. txartel horia pilatzen duen kirolariak hansoku-make (penalizazio gorena) lortzen du eta automatikoki aurkariari ippon a ematen zaio. Shidoak lortzeko ekintzen hainbat adibide: 
    • Aurkariari judogitik heltzen ez uztea.
    • Zutikako judoan gerrikotik behera aurkariari heltzea.
    • Lehiaketa eremutik nahita irtetzea.
    • Defentsa posizioa denbora luzean mantentzea.
    • Lehiaketa eremutik nahita aurkaria ateratzea.

Orain arte azaldutakoak judoaren barne logika ulertzeko gakoetara gerturatzen gaitu. Kanpo logikari dagokionez  jakin beharra dago hau kirol jokoen norbanako eta gizartearen interpretazio modura ulertu daitekela (Parlebas, 2001).  Generoa, adina, motibazioak, harreman inter pertsonalak, norbanakoaren joerak izaeran, erabakiak, talde sena…moduko faktoreez osatzen da kanpo logika (Dugas,2011). Beraz esan daiteke kanpo logika joko baten arau eta berezko ezaugarriez haratago dauden joko horren ezaugarriak direla, joko bera baldintzatzen ez dutenak baina bai bere partaide, gizarte egitura eta bai lehen aipatu ditugun beste zenbait aspektu.  

Kanpo logikak gizartearen esanahia eta baita kirolariak berak ematen dion esanahia ere biltzen du. Lehen aipatu den moduan, alde batetik generoa, beste alde batetik bakoitzak ematen dion esan nahia eta baita gizarteak ematen dionarekin harremanatzen da kanpo logika. Honez gain curriculum ezkutuaz ere badu nolabaiteko harremana, Tinningek (1992) aipatzen zuen curriculum ezkutuaren eta beronen genero, autoritate, lehia eta emozio ideien ikuspegiarekin. Kirolariak nola ulertzen duen kirola, nola irakatsi dioten kirol hau eta judo saioetan zehar zer nolako giroa bizi izan duen kirolari horrek ere barne logikarekin haramana izango du, azken finean lehen aipatutako curriculum ezkutuarekin harremana duten ideiek.

Egilea: Markel Urrutia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak