JUDOAREN KONTESTUALIZAZIOA

Erabiltzailearen aurpegia Desoreka judo kluba 2023ko urr. 31a, 10:50

Judoaren jatorria, testuingurua eta bilakaera.

 

Judoaren bilakera eta Kodokan judo proposamena ulertu ahal izateko Jigoro Kanoren ibilbidearen azterketa txiki bat egitea proposatzen da.

1877 an hizkuntzak ikasten hasi zen Tokioko unibertsitatean eta bertan edukitako esperientzia txar batzuen ondorioz jujutsu ikasten hasi zen Tenshin Shin’yo-ryu  estilopean, estilo hau kolpaketak (atemi waza), kontrolak (katame waza) eta lurreko borroaka(ne waza) moduko alorretan espezializatzen zen. Lehenengo entrenamendu urtean zehar bere irakasle zena hil eta bere semarekin jarraitu zuen jujutsua ikasten, ondoren eskolaz aldatu zuen eta baita estiloz ere, Kito- ryu estilopean ikasken aritu zen Kano eta eskola hau proiekzioetan (nage waza) espezializatua zegoen, estilo honen beste ezaugarri esanguratsu bat zera zen, kutsu esoteriko eta filosofiko haundia zeukala, gero hau nabari izango delarik Kanoren proposamenean.

5 urtetako jujutsu ikasketaren ondoren Kanok bere arte martzial proposamena egin zuen 1882 .urtean, Kodokan judo izenekoa.

Kodokan izenak bidea ikasteko tokia esan nahi du japonieraz eta judo hitza, 2 hitzez osatua dago, alde batetik ju hitzak malgutasuna esan nahi du eta do hitzak bidea esan nahi du , beraz judo hitzak malgutasunaren bidearen esan nahia hartzen du (Ebell, 2012). Nahiz eta Kodokan judoa Kanoren proposamena izan berak ez zuen dena asmatu. Bere proposamena Tenshin Shin’yo-ryu, Kito-ryu, eta beste eskola batzuetako ideien sintetitazio proposamen bat besterik ez zen, baina orduan zer dauka berritzaile eta hain aberasgarria egiten duen proposamena izateko?  

Hiru ideia garrantzitsuren inguruan azaldu daiteke berrikuntza edo garrantzi hau. Lehenik eta behin segurtasunari garrantzia ematean datza, hau da, ukemien (erorketen) ikasketari garrantzia ematea dela esan daiteke eta baita kumi kataren (judokek batak besteari heltzeko moduari, honek praktikaren segurtasuna eta kirolarien segurtasuna bermatzen dituelarik ukemien ikasketarekin batera) erabilera sistematikoari. Tradizionalki jujutsuan ez ziren sistematikoki erorketak irakasten, honela borrokalariek batak bestea ahal zuen moduan jaurtitzen zuen eta lurrera jausten zena ere ahal zen moduan jausten zen, honek borrokalariei min eragiten zielarik. Kanok hau ikusi eta bere Kodokan judo proposamenean kirolariak minik ez hartzeko erorketei berebiziko garrantzia eman zien eta erorketak sistematikoki irakasten zitzaien borrokalariei erortzean minik ez hartzeko (Donohue, 2005).  Biagarren ideia garrantzitsua curriculum bat edukitzearena da. Kanok bere ikasketa proposamena era sekuentziatu eta programatu baten helarazi zuen eta ikaste irakaste prozesuari so eginez egituratu zituen Kodokan judoaren proposamena (Nurse, 2004).  Eta azkenik, judoak proposatzen dituen ideiak daude, hau da judoaren atzean aurkitzen den filosofia. Ideia hauek 2 ideia ezberdinean inguruan antolatzen dira azken batean elkar erlazionatzen direnak.  

  • Jita kyoei: ideia honek norberaren auto-hobekuntza prozesu eta perfekzionamendu ideietara gerturatzen gaitu eta era berean prozesu honek munduari eragin positibo bat eragitera bideratzen du pertsona (munduaren hobekuntzari), ongizate eta elkarreragina bilatuz (Brousse eta Matsumoto, 1999).
  • Seiryoku zenyo: energiaren erabilera egokia kontuan hartu beharreko ideia zela goraipatzen du. Edozein helburu lortzeko, bakoitzaren energia mental eta fisikoa ahalik eta modu eraginkorrean erabiltzeko ikuspegia proposatzen da (Kano, 2005).  Amaitzeko garrantzitsua da aipatzea ere Jigoro Kano literaturan graduatu zela eta ondoren filosofiako ikasketak ere burutu zituela. Hezkuntzarekin harreman haundia eduki zuen bere ibilbide guztian zehar eta japoneko hezkuntza sistema modernizatzen egin zituen urteak. Japoneko hezkuntza ministroaren kontseilari lanetan ere aritu zen eta Kumamotoko goi eskolaren zuzendari ere izendatu zuten, bertan hezkuntza eremuan berrikuntza proposamenak landu eta abian jarri ahal izateko intentzioarekin aritu zen lanean. 1898 . urtean Japoniako nazio mailako lehen hezkuntza arloko zuzendari izendatu zuten, beraz datu guzti hauekin Kanok zuen hezkuntzarekiko pasio eta konpromezua erabatekoa zela esan daiteke. 

Egilea: Markel Urrutia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak