2025/10/11 - 2025/10/19 08:30

GR 289 HARTZAREN URRATSA irteera gidatua oinez

GR 289 HARTZAREN URRATSA irteera gidatua oinez
Debagoiena, Debagoiena

BIZI URRIA EUSKADIKO ARIMA BERDEAN

Debagoieneko Mankomunitaeak antolatuta, urrian hainbat irteera gidatu izango dira gure ondare naturala eta industriala balioan jartzeko, turismo jasangarri eta osasuntsua sustatuz.

Alde batetik, Vasco-Navarro bide Berdearen historia ezagutzeko 18 enigma dituen Gymkana Tustiko Digitala sortu da. Ugutz Basaurik gidatuta, bizikletaz 4 irteera egingo dira. Egun bakoitzean trenbide zaharraren zati bana (3 Vasco-Navarro eta besta bat, Antzuola-Osintxu, Vascongados trenbidetik).

Bestalde, Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan sortutako GR 289 HARTZAREN URRATSAK ibilbidea natura ardatz hartuta, Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak oinez ezagutzeko aukera izango dugu, Menditxik mendi gidari enpresaren Oxel Arrietak gidatuta. Modalitate honetan ere, ibilbidearen 4 etapa egingo dira: Eskoriatza-Arrasate; Arrasate-Bergara; Oñati-San Prudentzio; Antzuola-Osintxu. Kasu honetan autobusa jarriko da (azalpenak emango dira honen inguruan erreserba egiterakoan)

 

GR 289 HARTZAREN URRATSA irteera gidatua oinez: Natura, ondarea eta gure historia ezagutzeko, iragana eta oraina elkartuz gure arbasoek egin zuten bezala, oinez, ezagutu Debagoiena: Oñatiko gune historikoa, Antzuola eta Bergara lotzen dituen trenbide zaharra, Laboratorium Museoa, Elgeta Memoriako Gerrako lubaki eta babestoki, Arrasateko Udala auzoa eta herria, Urkuluko Urtegia, Atxorrotx, Vasco-Navarro bide berdea, Gatz Museoa, Oñatiko Araotz auzoa, Arantzazuko Santutegia. Gainera, GR 289 HARTZAREN URRATSA ibilbideak Debagoieneko ibilbide sarea saretzen duen ibilbidea ere bada, gaur egun homologatuta dauden PR eta SL ibilbideak erabiliz sortu baita.

 

IZEN EMATEA EZINBESTEKOA DA. PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA

 

Urriak 11: Araotz-Oñati. 20,2 Km

Urriak 12: Oñati-Bergara. 23 Km

Urriak 18: Bergara-Arrasate. 19,2 Km

Urriak 19: Arrasate-Leintz Gatzaga. 20,2 Km

 

Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: debagoienaturismo@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak