2025/10/11 - 2025/10/19 09:00
Debagoieneko Mankomunitaeak antolatuta, urrian hainbat irteera gidatu izango dira gure ondare naturala eta industriala balioan jartzeko, turismo jasangarri eta osasuntsua sustatuz.
Alde batetik, Vasco-Navarro bide Berdearen historia ezagutzeko 18 enigma dituen Gymkana Tustiko Digitala sortu da. Ugutz Basaurik gidatuta, bizikletaz 4 irteera egingo dira. Egun bakoitzean trenbide zaharraren zati bana (3 Vasco-Navarro eta besta bat, Antzuola-Osintxu, Vascongados trenbidetik).
Bestalde, Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan sortutako GR 289 HARTZAREN URRATSAK ibilbidea natura ardatz hartuta, Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak oinez ezagutzeko aukera izango dugu, Menditxik mendi gidari enpresaren Oxel Arrietak gidatuta. Modalitate honetan ere, ibilbidearen 4 etapa egingo dira: Eskoriatza-Arrasate; Arrasate-Bergara; Oñati-San Prudentzio; Antzuola-Osintxu. Kasu honetan autobusa jarriko da (azalpenak emango dira honen inguruan erreserba egiterakoan)
Irteera gidatua bizikletaz, Gymkana Turistiko Digitalarekin jolasean: Ezagutu Debagoienako bitxikeriak Vasco- Navarro trenbidearen bidez. Trenak Lizarra eta Bergara lotzen zituen, garapen ekonomiko eta soziala sustatuz. 1967an egin zuen azken bidaia. Gaur egun Vasco-Navarro Bide Berdea osatzen du eta Debagoieneko industria eta natura ondareaz gozatzeko aukera ematen digu. Ekimen honen bidez, Debagoieneko Mankomunitateak gure historia eta turismo jasangarria zaintzeko konpromisoa azpimarratu nahi du.
IZEN EMATEA EZINBESTEKOA DA. PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA
Urriak 11: Eskoriatza-Arrasate. 8 Km (abiapuntua: Eskoriatzako tren geltoki zaharra)
Urriak 12: Arrasate-Bergara. 9,4 Km (abiapuntua: Arrasateko tren geltoki zaharra)
Urriak 18: Oñati-San Prudentzio. 7,3 Km (abiapuntua: Oñatiko tren geltoki zaharra)
Urriak 19: Antzuola-Osintxu. 14 Km (abiapuntua: Antzuolako Kaxetan)
Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: debagoienaturismo@gmail.com
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.