"Norberak ere aurrera"

Erabiltzailearen aurpegia Beatriz Zabalondo 2013ko aza. 4a, 16:00

Gure herriak eman ditu eta oraindik baditu pentsalari handiak.

Ez dugu haien berri nahikorik, beharbada. Eskolan gutxi aipatu zaigu haien pentsamendua eta lana. Baina on egiten du haiengana jotzeak beti, eta une larrietan bereziki. Egun kezkatzen gaituzten eta katramilatuta gauzkaten hainbat kontuez arituak baitira gu baino lehenago.

Karlos Santamaria datorkit gogora, besteak beste. Jakin-eko taldeak aztertu eta bildu du haren obra mardula. Joxe Azurmendiren saiakeran irakurri dugu nola begiratzen dion Santamariak bere garaiko krisiari —eta, zinez, krisi beteko garaian lan egin zuen! 

Krisia erabaki beharreko zertzat zeukan Santamariak: berez, ez ontzat, ez txartzat. Baina mugitzera behartzen gaituena. Azurmendik azaltzen digunez, ezin dena da ezer egin gabe gelditu, begiak itxi eta egonean egon. Eta autore honek segitzen du: "Krisian gaudela ulertzeak erakusten du ulertzen dugula aldakuntzan gaudela. Krisiak egoera bat 'erabakitzen du', egoera batetik beste batera behartuz edo bultzatuz, uste zaharrak apurtuz eta problema berriak planteatuz. Beraz, krisiak aldakuntza bat seinalatzen du". 

Errealitatearen gogorra ukatu gabe, aurrera egiteko eta etorkizuna eraikitzeko bidean jartzea tokatzen da orain. Orain ere bai. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak