"Gure medioak erdaraz"

Erabiltzailearen aurpegia Beatriz Zabalondo 2011ko uzt. 20a, 17:58

Egunkaria erostera joan kioskora eta ugari aurkituko ditugu erdarazkoak.

Euskarazkorik, baldin bada, bakarra. Eta ez da beti bistan topatzen; eskatu egin behar. 
Irrati emisorak baditugu apur batzuk gehiago euskaraz. Duela gutxi joan gara dendara irrati-tresna erostera eta saltzailea azalpenak ematen hasi zaigu: hor dabil frekuentziekin atzera-aurrera, ze ondo entzuten den erakusten. Azkenean, esan egin behar: "Zer da, erdaldunendako irratia?".

Telebista bada erosi behar duzuna, etxera eraman eta eurek jarriko dizutela esaten dizute. Hango kanala bilatu beharra! Amaitu duenean teknikariak, hasten zaizu kanal-pasada egiten... Lehenengoa gaztelaniazkoa, bigarrena berdin, hirugarrena igual... eta orduan: "A, eta euskarazkoak hemen dauzkazu". Begiratzen diozu teknikariari, eta harrituta esaten dizu: "Ez duzu ulertu, ala?". Bote prontoan, gogoa ematen dizu esateko: "Nik bai. Eta zuk?". Baina hurkoari errespetua zor zaiola erakutsi ziguten eta horren ordez: "Nik orain arte euskarazkoak izan ditut lehenengo, eta holaxe nahi ditut". Hura ere euskalduna da eta, ezagutzen zaituenez, ezer esan gabe atzekoz aurrera kanalak aldatzen hasten da –auskalo zer pentsatuta!

Udan gaude, mugikorra aldatu behar dut eta… hasi hadi berriz kaka esplikatzen!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak