Wordpressera sarrera: Diseinatu zure web edo bloga

Erabiltzailearen aurpegia Bizikasi 2015ko aza. 3a, 09:02

Bergarako Udalak eta Miguel Altuna Institutuko Bizikasi zerbitzuak, "Wordpressera sarrera: Diseinatu zure web edo bloga" ikastaroa antolatu dute datozen asteetarako.

Ikastaroa Miguel Altuna Institutuan izango da azaroaren 16tik abenduaren 16ra, astelehen eta asteazkenetan, 17:30etatik 19:30etara. 20 orduko ikastaro honetan, web orrien edo blogen diseinuan ezagutzarik ez dutenek, beraien txokoa nola sortu ikasteko aukera izango dute: Wordpressa ezagutu, egitura desberdinak, txantiloiak erabiltzen, diseinua pertsonalizatzen...

Ordaintzeakoa 20€ izango da.

Informazio gehiago eta izenemateak: 943 76 93 94 zenbakian edo info@bizikasi.com helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak