2026/10/17 16:00
BERGARA IGERI ELKARTEAK DENBORALDI BERRIARI EKINGO DIO
Larunbat honetan, urriaren 17an, Bergara Igeri Elkarteak 2026-2027 denboraldiari ekingo dio Neguko Ligako lehen jardunaldiarekin. Lehiaketa Bergarako Agorrosin kiroldegian jokatuko da, eta gure igerilariek denboraldiko lehen hitzordua izango dute.
Ilusioz eta gogoz ekingo diogu denboraldi berriari, aurretik ditugun erronka eta helburuak lortzeko asmoz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.