Lautik lau irabazita, sailkapenean lider

Erabiltzailearen aurpegia Bergara Eskubaloia

Bergararrak erreskadan lortutako laugarren garaipena ospatzen.

Beste garaipen bat eskuratu dute Bergarako lehen lurraldeko senior mutilek Leizaranen aurka, eta jokatutako lau partiduak irabazita lider dira sailkapenean. 

Partida oso ona jokatu zuten, batez ere lehen zatian, oso gogor sartu ziren eta nagusi izan ziren bai erasoan bai defentsan. Lehen zati hasiera horretan baina, markagailuan ez zen adierazten bergararren nagusitasuna, hein handi batean lehen 18 minutuetan jasandako bost jokalariren bi minutuko kaleratzeagatik. Hortik aurrera baina, bergararrak markagailuan zuloa irekitzen hasi ziren eta 19-12 irabazten heldu ziren atsedenaldira.

Bigarren zati hasieran berriz, intentsitate maila taldez aldatu zen, bergararrak erlaxatuta kantxaratu ziren eta andoaindarrek hori baliatu zuten markagailua bi goleko abantailara estutzeko. Bergararrek hutsartea eskatu ostean baina, berriro itzuli zen partidua lehen zatikoa izatera, non bergararrak nagusi ziren, eta poliki poliki berriz ere abantaila handitzen joan ziren, amaierarako 35-29 nagusituz.

Bigarren lurraldeko senior mutilek ere garaipena lortu zuten Oñatin jokatutako derbian, 17-23 irabazita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak