Senior mutilek beste garaipen bat lortu dute asteburu honetan Hernanin, eta jokatutako hiru partiduak irabazita, horietatik bi kanpoan gainera, denboraldia sasoi onean hasi dutela baieztatzen dute. Erritmo altuko partidua izan zen, lehen zatian oso berdindua, non erasoak defentsen gainetik aritu ziren. 18-19 bergararrak aurretik iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian bergararrek pixka bat hobetu zuten defentsan, gol abantaila txiki bat lortzeko nahikoa izan zena, 24-27 bigarren zatiko ekuadorrean. Eta horrela jarraitu zuen bigarren zatian, 3 goleko abantailarekin iritsi ziren azken hiru minutuetara. Partidua erraz irabaziko zutela zirudienean bergararrei jokalari bat bi minutuz kaleratu zioten eta horrek etxeko taldea hauspotu zuen, eta partiduan sartzea lortu zuten eta abantaila gol bakarrera jaitsi zen azken minutuan. Baina bergararrek kaleratutako jokalaria berreskuratzean partidua zegoenetan amaitzea lortu zuten, 32-33 irabaziz hernaniarrei.
Senior neskek aldiz ez zuten lortu bigarren garaipena erdiestea, Txingudiren aurka Irunen jokatutako partiduan. Etxeko taldea gehiago izan zen, batez ere fisikoki maila bat gorago zeudela erakutsi zuten, batez ere lehen zatian, non oso gainetik aritu ziren bai erasoan zein defentsan, 16-7 bukatuz lehen zatia. Bigarren zatian gauzak berdinduago egon ziren, ziurrenik emaitza ikusita etxeko taldearen erlajazioa medio, baina baita bergararrak intentsitate maila igo zutela eta. Hala eta guztiz ere ez zen inongo momentuan markagailuan gerturatzeko aukerarik izan, eta 25-18 amaitu zuten.