Eskubaloiko denboraldiari amaiera emateko kopako bi final ospatuko dira Labegaraietan domekan

Erabiltzailearen aurpegia Bergara Eskubaloia 2026ko maiatzaren 27a

Senior mutilak Oñatin final-aurrekoa irabazi ondoren.

Royde BKE infantil nesken partida eta Soraluce BKE senior mutilen finala jokatuko dira 11:15ean eta 13:15ean, hurrenez hurren.

Lehenik, 11:15ean, Royde BKE infantil nesken taldeak Eibar eskubaloiaren aurka jokatuko du.
 
Ondoren, 13:15ean, Soraluce BKE senior mutilek zarauztarren aurka jokatuko dute finala. Bergarako festetako ajearekin jokatu beharra izan zuten finalaurrekoa Oñatin igande goizean –Labegaraieta asteburu osorako okupatuta zegoen eta–, eta lanak izan zituzten Urolakoak garaitzeko. Partidu guztia oso parekatua izan zen, 12-11 joan ziren atsedenaldira bergararrak, eta bigarren zatiaren amaierara 28na berdinduta iritsi ziren bergararrek azken erasoa zutela. Azken jokaldi horretan aldeko penaltia lortu, eta Andoni Elorzak penaltia gauzatu zuen eta 29-28 amaitu zen partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak