Ez zuten partidu ona jokatu zapatuan Munttarperen aurka, baina hauek hainbat baja garrantzitsu zituzten taldean eta asko jaitsi zen seigarren sailkatuaren maila. Lehen zatian 10-11 atzetik joan ziren atsedenaldira, pareko taldearen maila baxua ikusita pentsaezina zirudien, baina bergararrak ez zuten batere joko ona egin. Bigarren zatian aldiz, hobexeago aritu ziren, eta horrekin nahiko izan zuten partidua iraultzeko. Bost minuturen faltan lau gol aurretik ziren (21-17) eta partidu amaiera lasaia bizi izan zuten, finalerako txartela poltsikoan zutela.
Domekan, faboritoaren aurka neurtzen ziren, hirugarren sailkatua zen Hondarribia, etxean jokatzen zuen, eta euren semifinala aise irabazi zuten Aloñaren aurka (30-24). Zapatuko jokoa errepikatuz gero bergararrek ez zuten inongo aukerarik izango finalean, parean zuten taldearen maila ikusita, baina beste aurpegi bat erakutsi zuten, defentsa sendo batekin euren ritmoa inposatu zuten (gol gutxiko markagailua, trantsizio azkarrik gabe).
Hori horrela partiduan izan ziren neurketa guztian zehar, nahiz eta behetik gol bat edo bi azpitik izan. Lehen zatia oso berdindua joan zen 20. minuturaino (7-7), baina hor bergararrak erasoan ataskatu eta hondarribiarrak tartea ireki zuten markagailuan (11-8, 28. minutuan), eta atsedenaldira bi gol behetik iritsi ziren (11-9). Bigarren zatiak berdintasun berarekin jarraitu zuen, eta bergararrei komeni zitzaien gol gutxiko erritmo bajuarekin, azken minutuetara horrela iritsi ziren, baina azken bost minutuetan jaurtiketa argi bat postera eta beste eraso batean baloi bat hondarribiarrei oparituta kontraerasorako aukera emanez, markagailua berdintzeko aukerak deuseztatu zituen. 21-19 amaieran.
Neska seniorreri dagokionez gol bategatik galdu zuten kopako partidua Egiaren aurka, 24-25.