Senior neskei dagokionez, lehen zatia oso berdindua izan zen non hasieran defentsak erasoak baino hobeto aritu ziren eta golak sartzea kosta zitzaien, 13-13 atsedenaldian. Bigarren zatia ere berdindua izan zen baina pasaitarren defentsa gogorrak zigorra izan zuen azken hamar minutuetan eta hainbat jokalari kaleratu zituzten bi minutuz, horri esker bergararrak tartea ireki zuten eta garaipena erdietsi zuten 26-24 emaitzarekin.
Lehen lurraldeko senior mutilek oñatiarren aurkako derbi berdindua azken segunduan irabaztea lortu zuten. Aloñamendi intentsitate handian kantxaratu zen eta aise batean 0-4 aurreratu ziren markagailuan, baina bergararrak erreakzio azkar baten ostean 6na berdintzea lortu zuten. Hortik aurrera partidua denbora guztian oso berdindua izan zen, inork ez zuen markagailuan tarte handirik irekitzea. Derbiaren tentsioa nabaria zen eta baita partiduaren garrantzia, biak sailkapeneko beheko partean bait daude eta oñatiarrek irabazi ezkero bergararrak pasatuko zituzten sailkapenean. Azken minutuan oñatiarrak gol bat atzetik zirela berdintzea lortu zuten euren erasoan, eta bergararrek 20 segundu zituztela euren azken erasorako gola erdietsi zuten bi segundu faltan.
Emaitzak
Senior neskak - 1. lurraldekoa | MONDRAGON LINGUA BKE 26 - 24 Urkabe Donibane Eskubaloia
Senior mutilak - 1. lurraldekoa | SORALUCE BKE 31 - 30 FAGOR PROFFESIONAL ALOÑA MENDI
Senior mutilak - 2. lurraldekoa | ERREKA BKE 28 - 24 LEIZARAN ESKUBALOIA
Jubenil neskak - Federazio garaikurra B | INMO AZKUE PULPO EK 32 - 27 GOIZPER BKE
Jubenil mutilak - Federazio garaikurra B | BERA BERA 30 - 21 ATMOSFERA BKE
Kadete neskak - Aldundia garaikurra | LEIZARAN LA SALLE BERROZPE 40 - 23 DIKAR BKE
Infantil neskak - B txapelketa | SINERGIA Orio Eragin 34 - 28 ROYDE BKE
Infantil mutilak - Aldundia garaikurra B | MOYUA HOMES BIDASOA IRUN URDINA 36 - 37 BERGARA KE