Berdinketa on bat lortu zuten Bergarako senior mutilek sailkapeneko bigarrenaren aurka. Azken asteetako sentsazio txarren ondoren, partidu on bat jokatu zuten talde zail baten aurka eta garaipenetik oso gertu izan ziren gainera; azkenean, baina, ona den puntu batekin konformatu behar izan dira. Une oro, partidu oso berdindua izan zen, atsedenaldira 12-13 galtzen joan ziren. Bigarren zatia ere oso parekatua izan zen, eta partidu amaiera aldean izandako bi jokalariren kaleratzea ez balitz garaipena lortzeko aukera gehiago izango lukete, azkenean baina berdinketarekin konformatu behar.
- Senior mutilak - 1. lurraldekoa | SORALUCE BKE 25 - 25 DONIBANE KALABURTZA
- Senior mutilak - 2. lurraldekoa | EGIA KATA TABERNA 28 - 32 ERREKA BKE
- Jubenil mutilak - Federazio garaikurra B | Deca Elgoibar 34 - 20 ATMOSFERA BKE
- Kadete neskak - Aldundia garaikurra | DIKAR BKE 33 - 33 LEIZARAN LA SALLE BERROZPE
- Kadete neskak - Aldundia garaikurra | DIKAR BKE 24 - 22 UROLA E.K. EUTSI
- Kadete neskak - B txapelketa | BERGARA KE 29 - 34 KIRKIL ORDIZIA
- Infantil neskak - B txapelketa | LANA ALOÑA MENDI C 9 - 29 ROYDE BKE
- Infantil mutilak - Aldundia garaikurra B | BERGARA KE 37 - 30 INGOU ARRASATE