Euskal Herrian dugun segurtasunaren mapa kaotikoa da, desitxuratua, eskumen eta atribuzio desordenatuekin, indarrez inposatutako sistema bat. Termino kuantitatiboetan, mila biztanleko 7 agenteko ratioa ez da inolaz ere justifikatzen segurtasunaren beharren ikuspegi batetik, are gutxiago ingurune hurbileneko beste herrialdeekin konparatuta, inolako justifikaziorik gabe.
Urteen poderioz, EAJk sortu du polizia politikoa, klientelarra, oso korporatiboa eta barne-bizitza eta dinamika propio batekin, bere interesen sustatzailea. Hau gainditzeko bidean, iraganeko gatazkan, baina baita gaur egun mantentzen den giza eskubideen urraketak aitortu eta erreparatu egin behar dira. Gutxieneko oinarri horretatik abiatuta, indarrean dagoen segurtasun eredua aztertu, eztabaidatu eta zertan eta nola eraldatu behar den definitu behar dugu. Tokian tokiko poliziaren erronkak (gertutasuneko polizia gisa), polizia autonomikotik euskal poliziara izateko urratsak, eta bete beharreko funtzioen banaketa egoki batetik, segurtasun euskal zerbitzu publiko integralerako proposamen berria adostu eta garatu behar dugu.