Egunerokotasunean euskaraz mintzatzeko aukerarik ez dutenei edo ohituraz, gaztelerazko harremanak egin dituztenei euskarazko harreman berriak sortzeko aukera ematen da BERBALAGUNETAN.
Nahi eta ordutegien arabera, talde ezberdinak osatzen dira. Talde hauek astero batuko dira beraien artean adostutako ekintzaren bat burutzeko, adibidez: kafe bat hartzeko, paseo bat emateko, haurrekin parkera joateko...
Eskoriatzako Berbalagunetan izen ematea zabalik dago. Herritarrak animatu eta egitasmoaren berri izan dezaten, bideo txiki bat egin dugu. Bertan, aurreko urteetan Berbalagun izan direnen testigantzak…