Kalea jolasteko balitz bezala

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Zamalloa 2016ko ira. 18a, 00:00

Ezustean harrapatu ninduen lagunaren erantzunak.

Mitarteko plazan aretxabaletartutako haurrak eta gaztetxoak zebiltzan jolasean. “Badakizue zer den eurengandik gehien gustatzen zaidana?”, galdetu zigun. Laguna euskaltzalea izanik, euskaraz aritzen ziren zirela erantzungo zigulakoan nengoen, baina ez: “Kalean jolasten dutela”. Hori esan zuenean gogoratu nuen uda hasieran, ilundu berritan, nola aretxabaletartutako gaztetxo helduago batzuk Durana kalean gora eta behera ibili ziren lasterka jolasean libre-libre eta poz-pozik.

Francesco Tonucci pedagogoa irakur zitekeen abuztuan El Pais-en (bideoa ere badago) haurrentzat eta gaztetxoentzat etxea kalea baino arriskutsuagoa izan zitekeela adieraziz. Tonuccik kaleko abentura, kalea euren kabuz deskubritzea eta kalean euren arriskuak hartzea aldarrikatzen zuen, besteak beste. 

Mugatu ditugu kontrolpeko guneetara, kalean libre jolasten ikusi eta harritzeraino. Arriskua inoizko txikiena denean, beldurtu egin gaituzte, eta, elkarbizitzaren izenean, isiltasun eske ere ari gara kaleetan, kaleak haur eta gaztetxoenak ere ez balira bezala. Kalea libre jolasteko ez balitz bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak