Euskalnafar greba orokor feminista

Erabiltzailearen aurpegia Beñi Agirre 2023ko abe. 22a, 00:00

Azaroaren 30a euskaldunon oroimen kolektiboan –Herri Oroimenean hobeto– itsatsita geratu beharko litzateke egun gogoangarri moduan.

Gaur Euskal Herria deitzen diogun hegoaldeko lau foru-administrazio esparruetan –probintzia asmakizun franko-espainiarrari uko egin beharko genioke– lehenengo greba orokor feminista euskalnafarra aurrera atera zen. Euskalnafar herriaren hegoaldean gauzatu zelako, ez Frantzian, ez Espainian.

Itsatsita gera beharko litzateke, zaintzaren leloa ardatz hartuta –emakumeek, bereziki, baina, gizonezkoen esku hartze gero eta handiagorekin–, genero ororen berdintasunaren aldarriak gizarte bateratzaile izan daitekeela erakutsi zuelako. Gazteak, ez hain gazte eta zahar samarrak, langileak eta pentsiodunak, emigranteak eta aurreko migranteen seme-alaba bertan jaiotakoak eta oro har, gaur, euskalnafar gizartea osatzen duten eragile biziak kalera ateratzeko indarra erakutsi zuelako.

Aurreko batean, Hernanin, Burujabetzak jardunaldian, zaintza atalean hauxe aipatu zen: "Zaintza sistema publiko komunitarioa eraikitzeko eragileen arteko saretzea, koordinazio eta harremana ezinbestekoa da, gaur egungo udal egiturek nekez iristen baitira guk ditugun beharretara". Negozioa eta zerga bidezko diru publikoaren xahutzea ere aipatu izan da; adibideak ez dira falta, nonbait. Euskal erroko kulturak badu oraindik ere bizirik egitura juridiko propioa: Zuzenbide Piriniarra. Bertan jasotzen dira kooperatibismoa, auzolana, herri lurren kudeaketa arauak eta irabazi asmorik gabeko antolakuntza komunitarioa. Beraz, bada non ikasi.

----------

Beñi Agirre

Idazlea eta historialaria

Hernani

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak