Algoritmoa

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zuazubiskar 2021ko urr. 9a, 00:00

Algoritmoak zuk baino hobeto ezagutzen nau.

Adibidez, Googlek. Adibidez, Instagramek. Bospasei orduko etenaren ostean, eta argazki guztiak galduko nituen kezka ia apokaliptikoak tripak janda, kopia bat sortzeko agindua eman diot Instagrami, eta deskargatu ditut zintzilikatutako argazki guztiak. Argazkiak, eta bestelakoak. Karpetatxotan agertu zaizkit pantailan: edukiak, mezuak, kontaktuak, zure interesak, duela gutxi egindako bilaketak, zure gaiak... Ireki ditut karpetatxoak, eta aukeratu dut Zure interesak dioena. Eta hor zerrenda: kosmetika, ilerako produktuak, arropa, pop musika, yoga, zinema, fitnessa, Aries, kafea, ezkontzak, musika elektronikoa... Eta izutu egin zait barruko millennial-a. "Ai ama!". Gero, lasaitu egin naiz. Badakigu zertan ari garen. Gutxi gorabehera.

Hark zuk baino hobeto ezagutzen nau. Ihes egiten dizudalako "zer nahi duzu?" edo "zergatik zaude kezkatuta?" edo "zeri diozu beldurra?" galdetzen didazunean, eta like eta follow egiten dudalako inork eskatu gabe ere. Erruak partitzen hasita, ez da algoritmoaren kontua bakarrik. Baina baita algoritmoarena ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak