Ahizpak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zuazubiskar 2018ko otsailaren 4a

Duela bi urte izan zen. Plazaz ari ginen, bertsolari emakumeen erronkez, eta amorratuta aitortu zion batak besteari: "Erasotua sentitu nintzen antolatzaileak zuri deitzen hasi zirenean, niri zegokidan postu bat emango balizute bezala; 'saioko neska' izatea lapurtu bazenit bezala".

Minduta hitz egin zuen, horrelakorik sentitu izanaz haserre. Iaz izan zen. Ezagutzen eta miresten nuen musikari baten kontzertuaren zain eman nuen astea, urduri, ingurukoek begiradak harengan jarriko zituztela jakinda. Inoiz entzun dudan kontzerturik onenetakoa izan zen. "Hegan nabil oraindik", esan nion kantariari, diskoa erostera hurbildutakoan. –Ez nion esan: "Zenbat lasaitu nauen kontzertua gozatu izanak, zenbat amorratzen nauen zu mehatxutzat hartu izanak"–.

To ahizpatasuna. Diskurtsora ekarri arren geure azalera ekartzen ez dakiguna. Baditugu etxerako lanak, baina ez nau horrek bakarrik kezkatzen. Kezkatzen nau neure egiteke ditugun espazioetan guretzako leku bakarra dagoela pentsatzeak. Sinetsita dugula oholtzako "neska" izan gaitezkeela; baina ezin dugula oholtzako makarra" izan, edo "ahots serioa", edo nik zer dakit.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak